NOR GARA

Antzerkilariak gara.
Antzerkia bizi dugu.
Antzerkiaz gozatzen eta sufritzen dugu.
Jolastea atsegin dugulako gara antzerkilari.
Adierazteko beharrak bultzatzen gaitu antzerkia sortzera.
Une eta proiektu bakoitzean gurekin jolastu nahi dutenek osatzen dugu TTak.
Eta TTak antzerki gosez dagoen edozein txokoetara iritsi daiteke.
Eta iristen gara.
Antzerkia modu xumean egiten dugu,  gauza gutxirekin asko egin daitekeela sinisten dugulako.
TTaaaK!!

2008an sortzen da Ttak teatroa sormen proiektu baten aitzakian. Geroztik lanean dihardugu sorkuntzaren alor ezberdinetan.

Ttak osatzen dugu:

AINHOA ALBERDI GISASOLA

Aktorea, sortzailea,  irakaslea, psikologian lizentziaduna  eta psikoterapeuta, teknika bioenergetiko  eta  gestaltikoetan. Yoga aereoko irakaslea.

Hamabi urte zituenean hasi  zen  antzerkia egiten. Beranduago Donostiako TAEn  jaso  zuen antzerki formakuntza. Gorputza, mugimendua, energia  eta  expresioarekin erlazioa duten eremuen ikerketan  interesa  du  eta  horretarako hainbat alor lantzen ditu, hala  nola, kontakt dantza (2 urteko formakuntza), butoh dantza (formakuntza jarraia 5 urtetan) yoga aereoa, meditazioa eta abar.
Zarauzko Alproja taldeko partaide  izan  da  urte askotan, bertan irakasle, sortzaile, aktore  eta  zuzendari lanak egin ditu. Zamorako  Achiperre  taldearekin  “Erpurutxo neska”  lanean aktore lanak egin zituen. Gorakada taldearekin, Irudimendeko Irian   eta  Jules  Verneren Azken bidaian manipulatzaile lanak egin zituen. Kukubiltxo taldearekin; Inorako Bidaia…Pez Limbo taldearen Oxido proiektuaren aktore  eta   sortzaileetako bat  izan  da. Egun M.A. produkzioak ekoizten ari  den  PANTHEON  antzezlanean aktore lanetan dabil.
Dantza alorrean, “Nirekin dantzatu nahi?”, “Emalegez”, “Dolorex” proiektua. Butoh dantzari dagokionez, Nagassaki piezaren bideodantza Bartzelonan Oracles teatre-ren eskutik.

Hainbat laburmetrai; ZAIN (Zazpiterdik ekoiztua), Mari (web seriea), Astearteak (Arrasateko ikusentzunezko ikasleak), Hoy más que nunca eta Busco bosque vasco (Albert Pontek zuzendua), El Legado de los Huesos film luzean interbentzio bat (Fernando Gozalez Molinak zuzuendua).

IRAIA ELIAS MUNIAIN

2001ean diplomatu zen irakasle bezala heziketa bereziko espezialitatean, Donostiako EHUn. Era berean antzerkiarekiko interesak Donostiako TAEn antzerki ikasketak egitera bultzatu zuen, baita bere interesekoak ziren adar ezberdinetako antzerki ikastaroak egitera ere han eta hemen. Azken esperientzia Buenos Airesen izan du 2016.urtean, Lecoq-en pedagogian oinarritzen den antzerki sorkuntza eta mugimenduzko CABUIA eskola internazionalean. Urte hauetan guztietan proiektu ezberdinetan hartu izan du parte eta proiektu kuttunen artean daude TTAK TEATROA, METROKOADROKA KOLEKTIBOA eta KAMIKAZ KOLEKTIBOArekin elkarlanean sorturiko lanak. Bestalde CHAPITO talde portugaldarrak zuzenduriko Sherezade eta tipularen azalak lanarekin Donostia Saria jaso zuen 2018an. Zineman berriz, Koldo Almandozen Oreina filmean parte hartu du (2017) eta Asier Altunaren, Amama filmean (2015) aktore moduan jardun zuen, 2016ko Goya sarietan Aktore errebelazio moduan izendatua izan zelarik.

Antzerki eta adierazpen ikastaroak eskaini izan ditu han eta hemen bai antzerkilari eta baita emakumeentzat ere.

Antzerkirako maskara sortzaile ere bada.